XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus'ek esan eutsen: Otoi egitean, esan egizue: Aita, donetsia bedi zure izena; betor zure erreiñua; emon egiguzu gaur gure eguneroko ogia; parkatu egiguzuz gure pekatuak, geuk bere geure zordunai parkatzen dautseguzanez; ta ez gagizuz zirikaldian sartu.

Gero, esan eutsen: Zuetariko batek adiskide bat dau, ta aregana gaberdian doa, ta dirautso: adiskide, emon egidazak ordezko iru ogi: nire adiskide bat, bidez doala, etxera etorri yatak eta, ari zer eskeiñi ez yaukat.

Baiña besteak barrukaldetik erantzuten dautso: Ez akit gogaikarri; atea itxita dak, eta nire semeak ogean nire ondoan dozak: ezin jagi naitekek iri ogiak emoteko.

Baiña arek atea joten ekin ba'dagio, ba-dirautsuet: adiskidetzat eskatutakoa emoteko jagi ez ba'dadi be, nekegarri ez dakion beintzat, jagiko da, ta bear dagizan ogi guztiak emongo dautsaz.

Nik bere, ba-dirautsuet: Eskatu egizue, ta emongo yatzue; zabiltze billa, ta idoroko dozue; atea jo egizue, ta edegiko dautsue: eskatzen dauanak, artzen dau-ta; billa dabillenak idoroten dau, ta ate-jotzailleari edegiko yako-ta.

Zuetariko batek bere aitari ogia eskatu ba'dagio, onek arri bat emongo ete-dautso? Edo-ta arraiña eskatu ba'dagio, arraiñaren ordez suge bat emongo ete-dautso? Edo arrautza bat eskatu ba'dagio, arrubi bat emongo ete-dautso?.